Martinek ordu bete, 28 minutu eta 29 segundotan amaitu zuen 17 kilometroko lasterketa. Perezek, berriz, ordu bete, 48 minutu eta hamasei segundoko marka egin zuen.
Mutilen zein nesken lehen postuak arrolapetarrentzat izan ziren. Gizonezkoen sailkapenari dagokionez,
Igor Urionabarrenetxea aulestiarra sailkatu zen bigarren, irabazlearengandik minutu bat eta hamahiru segundora. Haren atzetik heldu zen
Ekaitz Lejarzegi ajangiztarra. Lejarzegi Martinengandik bi minutu eta 59 segundora sailkatu zen.
Gizonezkoen podiuma.
Argazkia: Gau Trail.
Emakumeen podiuma hiru gernikarrek osatu zuten.
Irantzu Onaindia eta Oihane Orue sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Onaindiak ordu bete, 58 minutu eta bederatzi segundotan burutu zuen proba, eta Orue Onaindiarengandik 47 segundora heldu zen helmugara. Lau neskak amaitu zuten lasterketa; Iratxe Arrizabalaga elorrioarrak bi ordu eta 49 segundotan amaitu zuen.
Emakumezkoen podiuma.
Argazkia: Gau Trail
52 korrikalarik lehiatu zuten zapatuko lasterketa, eta martxan, berriz, 150 bat pertsonak parte hartu zuten. “Guztira
200 lagun inguru batu ginen. Dena ondo atera zen; eguraldi ederra izan genuen proba burutzeko eta jendea pozik geratu zen”, azaldu dute antolatzaileek.