Zutabeek eskualde osoa zeharkatuko dute hilaren 29an
Ongi Etorri Errefuxiatuak 2017 ekimenean parte hartzeko bi zutabe antolatu dituzte Busturialdean; Eatik abiatuko da zutabe bat, eta bestea, berriz, BermeotikOngi Etorri Errefuxiatuak 2017 ekimenaren baitan, apirilaren 29an, oinez zein bizikletaz, Euska...
Ongi Etorri Errefuxiatuak 2017 ekimenean parte hartzeko bi zutabe antolatu dituzte Busturialdean; Eatik abiatuko da zutabe bat, eta bestea, berriz, Bermeotik
Ongi Etorri Errefuxiatuak 2017 ekimenaren baitan, apirilaren 29an, oinez zein bizikletaz, Euskal Herri osotik Gernika-Lumora helduko diren jende zutabeak mobilizatu dituzte. Busturialdeko bizilagunek ere parte hartuko dute, eta eskualde osoa zeharkatuko dute. Horretarako, bi zutabe antolatu dituzte.Zutabeetako bat Eatik abiatuko da, 10:00etan; bestea, berriz, Bermeotik, 11:00etan. Bidean dauzkaten herri guztiak zeharkatu ostean, Foruan batuko dira bi zutabeak, elkarregaz bazkaltzeko.
Ondoren, elkarrekin, zutabe bakarrean, Gernika-Lumora sartuko dira 16:30ean. Gernikan «ekitaldi hunkigarria» egingo dute, «atzoko eta gaurko Gernikaren oroimenez».