Nerbioiko jauzira irteera antolatu du Olazar Kultur Elkarteak
Gizaburuagako Olazar kultur elkarteak Nerbioiko jauzia ikustera joateko irteera antolatu du apirilaren 22rako (zapatua).Irteerara joan nahi dutenek domekarako (apirilak 16) eman beharko dute izena, herriko tabernan.Hilaren 22an 09:00etan aterako da aut...
Irteerara joan nahi dutenek domekarako (apirilak 16) eman beharko dute izena, herriko tabernan.
Hilaren 22an 09:00etan aterako da autobusa Gizaburuagako plazatik. Autobusa Olazarrek ordainduko duela jakinarazi dute kultur elkarteko kideek.
Nerbioioko jauzia ikusi ostean, Urduñako Romulo jatetxean bazkalduko dute. Bazkariko prezioak ondokoak dira: nagusiek 20 euro (kafea ez dago barne) eta umeek 12,50 euro.