Mutrikuko liburutegiak hainbat ekintza eskainiko ditu hileon
Irakurzaletasuna bultzatu eta herritarrak liburutegia erabiltzera bultzatzeko, Mutrikuko Udalak liburutegirako ekintza ezberdinak prestatu ditu apirilerako; zozketak ere egingo ditu.Hilabete osoan liburuak maileguan eramaten dituzten erabiltzaileek par...
Hilabete osoan liburuak maileguan eramaten dituzten erabiltzaileek parte hartuko dute zozketan. Eta adinaren arabera, sariak ere ezberdinak izango direla jakitera eman dute: 0-6 urte bitartekoentzat (liburu sorta bat), 6-12 urte bitartekoentzat (liburu sorta bat), 12-25 urte bitartekoentzat (tablet bat) eta 25 urtetik gorakoentzat (liburu irakurgailu bat).
Ekintzei dagokienez, apirilaren 25ean Amaia Puin ipuin kontalariaren saioa egongo da. 17:00etan (3-5 urte bitarteko umeentzat) eta 17:45ean (6-8 urte bitartekoentzat).
Merkatu txikia
Apirilaren 27an eta 28an liburuen merkatu txikia egongo da liburutegiko sarreran; liburu zaharrak eta berriak eskuratu ahalko dituzte herritarrek. Ordutegia ondokoa izango da: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Azkenik, apirilaren 29an, Ramon Saizarbitoriagaz solasaldia eta Ziriako Andonegi Ipuin Lehiaketaren sari banaketa egingo dira, 12:00etan, liburutegian.