Liburuaren Eguna ospatuko dute Udal Liburutegian
AULESTI // Hilaren 23an da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta biharamunean (hilak 24, astelehena) ospatuko dute Aulestin. Horretarako, Galtzagorri Elkarteko Ana Pika ipuin kontalariaren saioa egongo da udalerriko Udal Liburutegian. Liburuz Liburu Kontak...
AULESTI // Hilaren 23an da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta biharamunean (hilak 24, astelehena) ospatuko dute Aulestin. Horretarako, Galtzagorri Elkarteko Ana Pika ipuin kontalariaren saioa egongo da udalerriko Udal Liburutegian. Liburuz Liburu Kontaketa emanaldia 17:00etan hasiko da. Liburuak izango dira protagonista, eta horietan biltzen den jakindurian murgilduko dira.