Karmen Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du jai batzordeak
Markina-Xemeingo jai batzordeak aurtengo Karmen Jaietako programaren azala aukeratzeko kartel lehiaketa antolatu du. Irabazleak 300 euro eramango ditu, eta bere lana jaietako programaren azalean argitaratuko dute. Horrez gain, 16 urtetik beherakoentzat...
Lehiaketan taldean zein bakarka parte hartu daiteke, eta egile bakoitzak gehienez hiru kartel aurkeztu ahal izango ditu. Kartelean agertu beharreko testua hurrengoa izango da: Karmen Jaiak 2017. Markina-Xemein.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Markina-Xemeingo udaletxean aurkeztu behar dituzte lanak, eta horretarako azken eguna maiatzaren 26a izango da, 13:30ak arte.
Ekainaren 20an
Epaimahaia udalak eta jai batzordeak aukeratuko du, eta erabakia ekainaren 20an jakinaraziko dute. Saria, berriz, uztailaren 14an emango dute, 18:15ean, udaletxean, txupinazoaren aurretik.
Kartel lehiaketaren oinarriak Markina-Xemeingo Udalaren webgunean daude ikusgai (www.markina-xemein.eus).