II. Zahar Berri Azoka egingo dute bihar, Ondarroan
Ondarroako Udalak antolatuta, II. Zahar Berri Azoka egingo da bihar, Kantoipen, Ondar Uhin elkartearen eskutik. Ekintzak 10:00etan hasi eta 18:30era arte egingo direla esan dute.Besteak beste, herritarrek ondokoak bilatu ahal izango dituzte azokan: jos...
Besteak beste, herritarrek ondokoak bilatu ahal izango dituzte azokan: jostunak, bitxigileak, zurginak, artisau garagardoa, gazta, Martineli pasta, eztia, txokolatea, sendabelarrak, basatxerri produktuak parrillan, Martin Sound Sistem…
Halaber, euria egingo balu, azoka Berdura Plazan egingo litzatekeela aurreratu dute antolatzaileek, eta ez Kantoipeko bihurgunean.