Hondartzako futbol txapelketa 16 talde ari dira lehiatzen
LEKEITIO // Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikien kategorietako neska-mutilak Umeen Hondartzako Futbol Txapelketa jokatzen ari dira Isuntza hondartzan. Guztira, hamasei talde ari dira parte hartzen. Astelehenean hasi zuten norgehiagoka, eta zapat...
LEKEITIO // Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikien kategorietako neska-mutilak Umeen Hondartzako Futbol Txapelketa jokatzen ari dira Isuntza hondartzan. Guztira, hamasei talde ari dira parte hartzen. Astelehenean hasi zuten norgehiagoka, eta zapatura arte jokatuko dituzte ligako partidak. Finalak, ostera, maiatzaren 14an jokatuko dira, eta sari banaketa ere egun horretan izango da.