Halloween Metal Fest jaialdia 10. urteurrena ospatzen hasi da
Spookypheria Productions elkarteak antolatzen duen Halloween Metal Fest jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten. Urteurrenak ospakizun «berezia» behar duela eta, hilabete honetan hasiko dira ospatzen, eta Trick or Treat jaialdia antolatu dute apirilaren...
Trick or Treat jaialdia azaroaren 4an izango den Halloween Metal Fest jaialdiaren aurkezpena izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. «Modu berezian aurkeztu nahi dugu aurtengo jaialdia».
21:00etatik aurrera
Apirilaren 22ko jaialdiari Trick or Treat izena jarri diote, Halloween jaiagaz daukan zerikusiagatik. Aurkezpen jaialdi horretan ere, musika izango da protagonista nagusia. 21:00etan irekiko dituzte Bermeoko Kafe Antzokiko ateak, eta Kudai, Niketz eta Eraso! taldeak igoko dira agertokira. Horren ostean, 06:00ak arte, DC Datak metal taldeek egindako garai ezberdinetako abestien bertsioak ipiniko dituzte.
Tartekatuta, Halloween Metal Fest jaialdiaren 10. urteurreneko kartel osatua aurkeztuko dute, eta zozketak, sariak eta ustekabeak ere egongo direla jakinarazi dute.
Sarrerak aurretiaz eros daitezke, 6 eurotan, honako lekuetan: Bermeoko Kafe Antzokia eta Luma liburudenda (Bermeo), Ospa taberna (Gernika-Lumo), Herriko Taberna (Mungia), Gothic-Zone (Bilbo) eta www.bermeokokafeantzokia.com-en.
Jaialdiaren egunean bertan, leihatilan sarrerak 8 eurotan salduko dituztela azaldu dute Spookypheria Productions elkarteko kideek.