Espainia mailako eskalada txapelketan egongo dira bi ondarrutar
Iñaki Arantzamendi Irueta eta Izaro Azkue Burgoa ondarrutarrek eskaladako I. Espainiako Kopako bigarren jardunaldian parte hartuko dute apirilaren 22an eta 23an, Madrilen.Eskalatzaile ondarrutarrek Euskal Selekzioagaz parte hartuko dute txapelketan.I....
Eskalatzaile ondarrutarrek Euskal Selekzioagaz parte hartuko dute txapelketan.
I. Espainiako Koparen lehenengo jardunaldia duela aste batzuk ospatu zen Nafarroan. Eta orduan Arantzamendi eta Azkue finalistean artean geratu ez baziren ere, hortxe-hortxe ibili ziren; hilaren 22an eta 23an, ostera ere saiakera egingo dute.
Hirugarren eta azken jardunaldia maiatzean egingo da, Zaragozan.