Barroetarako bidean skate parkea eraikiko dute Aste Santu ostean
Skateboardaren zaleek topagune berria izango dute Markina-Xemeinen. Udalak skate-parke bat eraikiko du Barroeta futbol zelairako bidean dagoen lursail batean. Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak adierazi duenez, dena ondo joanez gero, Aste Santuk...
Herritarrek egindako eskariari erantzuten dio skate-parkearen egitasmoak. Izan ere, sinadura bilketa bat egin zuten udalerrian aisialdirako elementu berria eskatzeko, eta udala bat etorri zen egitasmoagaz.
Bainuontzi formakoa
Kokalekua hautatzeko eremu egokia aurkitzeak luzatu du proiektua; hasiera batean beste kokaleku batzuk proposatu ziren, Xemein inguruan, esate baterako, baina, azkenean, kokapen horiek skate-parkea egiteko ez zirela egokiak iritzi, eta Barroetara bidean dagoen oinezkoen eta bizikleten bideen ondoko zelaia aukeratu dute horretarako.
Alkateak azaldu duenez, bainuontzi formakoa izango da parkea, adin eta maila denetako zaleentzat diseinatutakoa. Gainera, eremu inundagarri batean jarriko dutenez, beherantz egingo dutela zehaztu du.