Akarlanda abentura parkera irteera antolatu du Mendatako Udalak
Mendatako Udalak herriko gazteei zuzendutako irteera antolatu du, Akarlanda abentura parkera, hain zuzen. 8 urtetik 17 urtera artekoentzat da txangoa, apirilaren 19an joango dira, eta, zehaztu dutenez, eguneko irteera izango da. Parte hartu gura duten ...
Irteera egiteko, gutxienez 15 pertsonako taldea osatu behar dela jakinarazi du udalak, eta eguraldi txarra eginez gero, irteera bera atzeratu daitekeela ohartarazi du.
Lagun giroan, eta naturagaz gozatzeko aukera eskaini nahi die Mendatako Udalak herriko gazteei. Hilaren 19an 10:00etan aterako da autobusa, Elexaldetik. Etxerako buelta, aldiz, 17:00etan egingo dutela jakinarazi dute.
Arropa eta oinetako erosoak, aldatzeko arropak eta eguerdirako ogitartekoa ere eramateko gomendioa egin dute.