Abian da Zubi Zahar herri ikastolaren logotipo lehiaketa
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak 50 urte betetzen ditu aurten. Eta urteurren horren baitan, logotipo lehiaketa antolatu dute.Logotipoaren neurria A4 edo handiagoa izan beharko da, teknika libreagaz. Formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira lana...
Logotipoaren neurria A4 edo handiagoa izan beharko da, teknika libreagaz. Formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira lanak, pdf edo jpg formatuetan, hain zuzen ere, eta euskarri desberdinetan erabilgarria izatea balioetsiko da (arropa, dokumentu, zigilu…). Parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal dituela aurreratu dute.
Lan elektronikoak 50urteurrena@zubizaharherriikastola.eus helbidera bidali beharko dira, apirilaren 28ra bitartean. Saria nekazalturismo batean egonaldia izango da, 2 gau eta gosaria barne direlarik.
Ikastolako arduradunek agertu dutenez, txapelketan parte hartu eta gero, lanen jabetza Zubi Zahar herri ikastolarena izango da.