Nordic Walking Guneen Sarean sartu da Bermeo, lau ibilbide eskainita
Era eta adin guztietako pertsonek egiteko ibilbideak daude, zailtasun ezberdinekoak. Osasuna hobetzeaz gain, herriko paisaia eta kulturaren altxorrak ezagutzea ahalbidetuko duteNordic Walking Guneen Sarean dagoen herri berria da Bermeo, eta zailtasun e...
Era eta adin guztietako pertsonek egiteko ibilbideak daude, zailtasun ezberdinekoak. Osasuna hobetzeaz gain, herriko paisaia eta kulturaren altxorrak ezagutzea ahalbidetuko dute
Nordic Walking Guneen Sarean dagoen herri berria da Bermeo, eta zailtasun ezberdina daukaten lau ibilbide eskaintzen ditu, «herritarrek eta bisitariek kirol horregaz gozatzeko aukera eskaintzen dutenak», esan du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek.Era eta adin guztietako pertsonek egin dezakete ibilketa nordikoa, eta bere helburua «osasuna hobetzea, eta, aldi berean, herriko paisaia eta kulturaren altxorrak ezagutzea» dela nabarmendu du alkateak.
Ibilbide guztietan seinaleak jarrita daudela azaldu dute, eta horiei buruzko informazioa turismo bulegoan, Araneko kiroldegian eta www.nordicwalkinggunea.net webgunean aurkitu daiteke. Webgunetik, gainera, aplikazioa mugikorretara jaisteko aukera eskaintzen du.
Aukera ugari
Bermeok eskaintzen dituen lau ibilbideen artean, Demikuko ibilbidea da errazena, 3,9 kilometro ditu; ordubete eta 5 minutuan egiteko modukoa dela diote. Martxa hori ibilbide nordikoan hasi nahi dutenentzat ezin hobea dela azaldu dute. Araneko ibilbideak, berriz, 7 kilometro ditu, eta eskuragarri izendatu dute. Bi ordutan egin daitekeela jakinarazi dute. Almikako ibilbidea 15,3 kilometrokoa da, eta malda dauka, beraz, zaila modura izendatu dute. 4 ordu eta 25 minutuko ibilbidea da. Arranotegikoa da azken ibilbidea. 24,3 kilometro ditu, eta 7 orduan egin daiteke. Oso zaila da.
Lau ibilbide horiek diseinatzerako orduan, Bermeoko Udalak Geotech enpresaren laguntza eduki du.
Bermeoko Kirol Patronatua 2013. urtean hasi zen ibilketa nordikoari buruzko prestakun-tza saioak eskaintzen. «Oso harrera ona daukan ekintza bat dela ikusita, Bermeo Nordic Walking gune izatea baloratu genuen, eta horrela egin dugu», azaldu du Itxaro Zabala kirol arduradunak.
Orain arte, 100 pertsona baino gehiagok jaso dituzte Bermeoko Kirol Patronatuan martxa ipartarrari buruzko prestakuntza saioak.