Mundakako Udala 2017ko San Pedro jaietarako kartel bila dabil
2017ko San Pedro jaietarako kartel lehiaketan parte hartu nahi duenak apirilaren 21era arte izango du lanak aurkezteko aukera. Horretarako, Mundakako udal bulegoetara jo beharko du (Lehendakari Agirre enparantzan), 09:00etatik 14:00etara.Egile bakoitza...
Egile bakoitzak, gehienez, lan bi aurkeztu ahal izango dituela jakinarazi dute udal arduradunek. Halaber, gaia eta kartela egiteko erabilitako teknikak egilearen esku utziko dituzte. DIN A2 formatuan, euskarri zurrunean eta formatu digitalean MUNDAKAKO JAIAK 2017 SAN PEDRO lelopean aurkeztu beharko dira kartel lehiaketarako lan guztiak.
250 euroko saria
Lehiaketaren irabazleak 250 euroko saria jasoko du. Epaimahaia udalak aukeratutako lagunek osatuko dute, eta beraien epailetza «apelaezina» izango dela jakinarazi dute.
Oraindik ez dituzte zehaztu saria emateko lekua eta eguna.