Gernikako aukerak biltzen dituen liburua atera du turismo arloak
Gernika-Lumoko Udaleko Turismo arloak bisitariei begirako ekimena dakar Aste Santuko oporraldirako. Gernikan bada aukerarik izenburupean, udalerriko ostalaritza, merkataritza eta ostatuak bultzatzeko liburuxka atera du. 54 orrialdetan, pintxoak lantzen...
Lau hizkuntzatan argitaratu dute turistei zuzendutako liburua: euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz. Azken hizkuntza horretan argitaratu dituzte ale gehien: 8.000 guztira. Ingelesez 2.000 argitaratu dituzte, 1.500 frantsesez eta 500 euskaraz.
Bisitarientzako planak
Mundakako eta Bermeoko Turismo Bulegoekin elkarlanean, eskualdean egiteko 50 plan erakargarri ere eskainiko dituzte Aste Santuan. Gernika-Lumoren kasuan, doako bisita gidatuak, museoak bisitatzeko txartel bakarra 4,75 eurotan edota astelehenetako azoka bisitatzeko gonbidapena daude eskaintzen artean.
Astrako babeslekua ikusteko aukera ere egongo da: astelehenetik barikura, 10:00etatik 19:00etara, eta zapatuetan, 10:00etatik 15:00etara.