Bihar hasiko da IX. Barikuetan Jai Alai Kiniela
Jai Alai eskolako kideek aurten eguen santuko kiniela berreskuratzea erabaki dute jende gehiago batzeko. Ekainaren 2an jokatuko dituzte azken partidak o.c.e.Bihar hasiko da IX. Barikuetan Jai Alai Kiniela. Senior mailan zazpi bikotek parte hartuko dute...
Jai Alai eskolako kideek aurten eguen santuko kiniela berreskuratzea erabaki dute jende gehiago batzeko. Ekainaren 2an jokatuko dituzte azken partidak o.c.e.
Bihar hasiko da IX. Barikuetan Jai Alai Kiniela. Senior mailan zazpi bikotek parte hartuko dute aurten, iaz baino bikote bat gehiagok. Gazteen mailan, aldiz, lau izango dira kinieletan ibiliko diren bikoteak, iaz baino bat gutxiago. Kinilela bakoitzeko irabazleek saria hartuko dute astero, 40 eurokoa, hain zuzen.Nagusien taldean, Urko, Barandika, San Jose, Bidaburu, Urrutxua, Martija eta Ander izango dira aurrelariak. Atzelari, aldiz, Urtubi, Elkoro1, Xabat, Elkoro2, Ibon, Gorka eta Onainadiak jokatuko dute.
Gazteen mailan, Eneko, Lezamiz, Aritz eta Oier izango dira aurrelariak, eta Ibon, David, Unda eta Xabat atzelariak.
Asteon bi saio egongo dira, bihar bata, eta etzi bestea. Jai Alai eskolako kide Edorta Basterretxeak azaldu duenez, eguen santuko kiniela berreskuratzea erabaki dute, jai egun hauetan turistak ere batzen direlako kantxan. Funtzioak 18:00etan hasiko dira, umeen partidagaz. Gazteek 19:00etan jokatuko dute, eta 20:00etan hasiko dira nagusien kinielak. Sarrera doakoa da, eta astero otzara bat zotz egingo dute, eskola laguntzeko.
Apirilaren 28an ez da funtziorik egongo, hilaren 29an Bakearen Doinuak kontzertua emango dutelako frontoian. Nagusien kinielen azken partidak maiatzaren 26an jokatuko dituzte, eta gazteenak, berriz, ekainaren 2an.