San Ignazioko kaltetuek diote aldundia dena atzeratzen ari dela
Hamahiru hilabetez euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen dutela salatu zuten zapatuan. Dirurik heltzen ez den bitartean egoera ez dela konponduko diote13 hilabete. Horretxenbeste denbora daramate Ondarroako San Ignazioko kaltetuek euren etxebizitzeta...
Hamahiru hilabetez euren etxebizitzetatik kanpo jarraitzen dutela salatu zuten zapatuan. Dirurik heltzen ez den bitartean egoera ez dela konponduko diote
13 hilabete. Horretxenbeste denbora daramate Ondarroako San Ignazioko kaltetuek euren etxebizitzetatik kanpo. Eta hori salatzeko, elkarretaratzea egin zuten zapatuan, Kamiñalden.Goizane Zabala Saiñazio Mendi Azpixan gestorako kideak jakitera eman zuenez, ez dakite noiz sartu ahalko diren etxebizitzetara. «Ez daukagu ideiarik ere. Aldundia hasiera-hasieratik dena atzeratzen ari da».
Azaldu zutenez, aldundiko ordezkariek mendi magala konpotzeko erantzukizuna udalarena dela esaten diete. «Guk ez diegu kontrakorik esaten. Baina udalak ez dauka honi guztiari aurre egiteko beste diru. Eta aldundiak dirua ematen ez duen bitartean, hau ez da konponduko, eta ezingo gara etxeetan sartu». Momentuz, egoerak ez daukala itxura onik esan zuten. «Dirurik heltzen ez den bitartean, hau ez da konponduko».
84 familia, zain
Aldundia ez dela bere hitza betetzen ari diote. «Esan ziguten duela hiru aste edo esango zigutela zenbat diru, noiz eta nola emango zuten, baina emandako hitza ez zuten bete, eta atzerapena eskatu ziguten; orain ez digute eperik ere ematen».
Horren guztiaren aurrean, zain jarraitzen dutela diote. «Gero eta argiago daukaguna da Ondarroatik Bilbora erraz joaten garela, baina Bilbotik Ondarroara gauzak ez direla erraz ailegatzen. Bien bitartean, zain jarraitzen dugu; 84 familiak geure etxebizitzetatik kanpo egoten jarraitzen dugu, arduradunek zer esango zain».
Zapatuko agerraldian, baita ere, atzo egin zen herri batzarrean azalpen guztiak entzuteko zain zeudela esan zuten kaltetuek.
Atzoko herri batzarra, hain zuzen ere, mendia nola dagoen eta lanak zelan doazen azaltzeko izan zen. Kalare Deuna kofradian egin zen, eta hitzaldi aretoa bete egin zen. Han izan ziren udal ordezkariak eta mendian lanean ari diren teknikariak.