Bederatzigarren kiniela txapelketa dakar Gernika-Lumoko Jai Alai eskolak. Nagusi eta gazteak ez ezik, umeek ere jokatzeko aukera edukiko dute aurten berriro. Senior mailan zazpi bikotek parte hartuko dute aurten, iaz baino bikote bat gehiagok. Gazteen mailan, aldiz, lau izango dira kinieletan ibiliko diren bikoteak, iaz baino bat gutxiagok. Kinilela bakoitzeko irabazlek saria hartuko dute astero, 40 eurokoa, hain zuzen.
Nagusien taldean, Urko, Barandika, San Jose, Bidaburu, Urrutxua, Martija eta Ander izango dira aurrelariak. Atzelari, aldiz, Urtubi, Elkoro1, Xabat, Elkoro2, Ibon, Gorka eta Onainadia jokatuko dute.
Gazteen mailan, Eneko, Lezamiz, Aritz eta Oier izango dira aurrelariak, eta Ibon, David, Una eta Xabat atzelariak.
Aurten, berriro, eguen santuan hasiko dituzte kinielak. Asteon, beraz, eguenean eta barikuan jokatuko dute txapelketa. Jai Alai eskolako kide Edorta Basterretxeak azaldu duenez, egueneko kiniela berreskuratzea erabaki dute, jai egun hauetan turistak ere batzen direlako kantxan.
Funtzioak 18:00etan hasiko dira, umeen partiduarekin. 19:00etan jokatuko dute gazteek, eta 20:00etan hasiko dira nagusien kinielak.
Azken partidak ekainaren 2an. Barikuetan Jai Alai txapelketa, aurten, ekainera arte luzatuko da. Eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, baina, apirilaren 28an ez da funtziorik egongo, hilaren 29an Bakearen Doinuak kontzertua emango dutelako Jai Alai frontoian. Beraz, nagusiek azken kiniela partiduak maiatzaren 26an jokatuko dituzte, eta irabazleek beren indarrak profesionalen aurka neurtzeko aukera izango dute hurrengo astean, ekainaren 2an. Hala, gazteen azken partidekin bat egingo dute egun horretan.
Gernikako zesta punta eskolarentzat txapelketa garrantzitsua da Barikuetan Jai Alai. Kiniela formatuan, eskolako jokalariek beren jokoa erakusteko aukera izaten dute. Sarrera doakoa izango da, eta astean-astean otzara bat zotz egingo dute, eskola laguntzeko.