San Pedro jaietarako kartel bila dabil Mundakako Udala
2017ko San Pedro jaietarako kartel lehiaketan parte hartu nahi duenak gaur hasi eta apirilaren 21era arte izango du lanak aurkezteko aukera Mundakako Udalaren udal bulegoetan (Lehendakari Agirre enparantzan) goizeko 9.00etatik 14:00etara.
Egile bakoitzak, gehienez, lan bi aurkeztu ahal izango dituela adierazi dute udaletik. Halaber, gaia eta kartela egiteko erabilitako teknikak egilearen esku utzi dituzte. DIN A2 formatuan, euskarri zurrunean eta formatu digitalean “MUNDAKAKO JAIAK 2017 – SAN PEDRO” lelopean aurkeztu beharko dira lan guztiak.
Lehiaketako irabazleak 250 eurotako saria jasoko du. Epaimahaia udalak aukeratutako lagunek osatuko dute, eta beraien epailetza apelaezina izango dela jakinarazi dute. Oraindik ez dute zehaztu saria emateko lekua eta eguna.