Bermeotarrak 25 pieza arrantzatuta, 47.865 puntu lortu zituen
atzo. Azaldu duenez, itsasoa bare-bare egon zen. Ondorioz, arrain gutxiago egon zela, eta zeudenak errazago ikusi arren, azkar ihes egiten zutela zehaztu du.
Musarrak, karraspioak, itsaskrabak, angirak, lazunak eta belarjaleak arrantzatu zituen Aurrekoetxeak, eta lau kupo betetzea lortzeak puntu asko eman zizkiola azaldu du.
Estrategia
ondo prestatuta zeukan, eta zortea ere aldeko izan zuela uste du: “Ondo atera zitzaidan. Aurretik arrain batzuk ikusita nituen, baina halakoetan zortea ere eduki behar da”.
Izaro Sub taldeak antolatutako txapelketan, Getxoko taldeko Sergio de Julian sailkatu zen bigarren, eta Aurrekoetxearen taldekide
Jon Mikel Bikendi izan zen
hirugarrena.
Jon Mikel Bikendi hirugarren sailkatu zen.
Argazkia: Izaro Sub.
De Julian bigarren sailkatuari 5.000 puntutik gora atera zizkion irabazleak; 42.697 puntu lortu zituen de Julianek eta Bikandik 26.368 puntu eskuratu zituen.
Bestalde,
Izaro Sub taldetik Bittor Mentxakatorrek, Urtzi Villacortak, Alberto Llorentek, Aitor Torrontegik eta Vicente Marinek ere lehiatu zuten txapelketa.
Mentxakatorre seigarren sailkatu zen, 23.067 puntugaz eta Villacorta hamahirugarrena izan zen, 14.656 puntugaz. Llorentek 10.184 puntu bildu zituen, eta hogeigarren sailkatu zen eta haren atzetik geratu zen Torrontegi, 8.801 puntugaz. Marinek 6.600 puntu lortu zituen.
27 partaide
Bizkaiko Urpeko Arrantza taldeetako 27 kide batu ziren atzo Bermeoko uretan, eta
bi aste barru Zierbenan dute hurrengo hitzordua.
Bizkaiko Txapelketa lehituko dute bertan, eta Euskadiko Urpeko Arrantza txapelketarako sailkapen proba izango da.
Argazkia: Izaro Sub.