Urdaibai Kopako bigarren lasterketa lehiatu zuten atzo, eta Arrolapekoak igo dira podiumaren gorengo postuetara. Imanol Goñi (1.45.36) natxituarra izan zen lehena helmugara heltzen. Joanes Goitisolo (1.50.02) zuen atzetik, eta bost segundura helmugaratu zen gernikarra. Hirugarren postua Ibon Bengoetxea (1.56.04) lekeitiarrarentzat izan zen atzo.
Goñi helmugaran sartzen.
Argazkia: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba.
Nesken artean, Oihane Perez (2.16.55) gernikarrak egin zuen lehenengo, eta segundu batera heldu zen Araitz Irazu (2.17.56). Nesken podiumean ere, hirugarren postua lekeitiar batek bete zuen atzo: Maider Vallinak (2.37.05), hain zuzen.
Guztira
89 korrikalari bildu zituen Campos Urdaibai Kopako bigarren probak. 21 kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Beste horrenbeste kilometro egin zituzten martxa luzean parte hartu zuten 340 pertsona inguruk. Martxa laburra 10 kilometrokoa izan zen, eta, horretan, 250 lagun bueltan batu ziren.
Argazkia: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba
Hiru probetan,
guztira, 680 lagun bildu ziren atzo Ereñon. Bai martxa bien zein lasterketaren balorazio positiboa egin du Ereñoko Gerandape Kirol Klubak. Hango kide Ager Lejarretaren esanetan, parte hartzaileak gustura geratu ziren. Mendi martxan, gainera, lehen 8-9 kilometroetan ibilbide berria egin dute aurten, eta parte hartzaileak aldaketarekin pozik agertu direla esan du Lejarretak.
Argazkiak: Ereñoko Gerandape Kirol Kluba