Maiatzera arte etena egingo du Ezetz jakin lehiaketak
Ezetz Jakin lehiaketaren martxoko saria eman du gaur Berbalagunek. Igor Pascual Ordorika gernikarra izan da irabazlea, eta, haren izenean, lagun batek hartu du Hiru Sakuk eman duen saria. Inoiz baino parte hartzaile gehien izan ditu lehiaketak martxoan: 135. Horietatik, 72k erantzun dituzte galdera denak ondo.