Errepublikaren eguna gogoan izateko ekimenak antolatu dituzte
Gernika-Lumoko Piper-Gorri elkarteak antolatuta, Errepublika sasoia gogora ekarriko dute apirilaren 6an, kultur etxean emango duten hitzaldian. Errepublika sasoia gogoan-memorias republicanas eta Gernikako Pre- sondegi-Ospitale militarra izenburupean m...
Hitzaldia 19:30ean hasiko da, eta apirilaren 14an ospatuko duten Errepublikaren Egunaren harira antolatu dute. Berbaldiaz gain, hilaren 11n ekitaldia egingo dute Gernikako presondegi-ospitale militarrean hil ziren 277 presoen omenez. Zallo kanposantuan egingo dute, 18:30ean.