Muxikako umeek zuhaitzak landatuko dituzte Undabason
Domekan, apirilaren 9an, egingo dute irteera Muxikako Urretxindorra herri eskolako ikasleek. Ibarruritik Undabasora oinez joango dira, eta bertan zuhaitzak landatuko dituzte. Lurgaia fundazioaren laguntza izango dute lan horretarako.
Urretxindorra ikastetxe publikoko ikasleen guraso elkarteak antolatuta, 10:00etan abiatuko dira Ibarruritik Undabasora, eta 13.00etarako egingo dute Ibarrurira buelta. Han, txokoan, janaurrekoa eta atseden hartzeko tartea edukiko dute.