2017ko udazkenean 573 ibarrangelutarrek erabakitzeko aukera izango dute.
Atzo Busturialdeko udalerri gehienetan egin zituzten herri galdeketei babesa erakutsiz, Elexalde auzoan batu, eta
auto karabana egin. 25 autotan erabakitze eskubidearen aldeko mezua zabaldu zuten auzorik auzo.
Argazkia: Marian Olano
“Lekukoa hartu gura dugu erabakitzeko bidea Ibarrangelun ere hasteko. Alderdi politiko guztien babesa jasota, uste dugu ez dagoela atzera bueltarik. Olatu bateratu hau bultzatu behar dugu”, adierazi zuten Elexalden irakurritako mezuan.
Galdeketaren bidea “arrakastaz” egiteko
hiru pauso nagusi gauzatu behar dituztela azaldu zuten: sinadurak batzea, galdera denen artean adostea, eta erabakitzea. “Bakoitzaren pentsaera, jatorria, kolorea eta sentsibilitatea errespetatuz, herritar guztiontzat zabalik dago Gure Esku Dago herri ekimena. Denon beharra dago; inor ez dago soberan. Elkarrekin parte hartzearen ametsa egi bihurtuko dugu. Gurea berba eta erabakia”.
Gutxienez
86 sinadura lortu behar dituzte, eta batzorde sustatzailea sortu bezain laster, sinadurak biltzen hasiko dira.