Auto klasikoak Ibarrurin batuko dira bihar, bosgarren topaketan
Urtero legez, Ibarrurin batuko dira Klasiko eta Racing Egunean parte hartuko dutenak. Kostaldetik txangoa egingo dute goizean. Trialeko motorragaz erakustaldia ere egingo duteAuto klasikoak Muxikako Ibarruri auzoan batuko dira bihar, V. Klasiko eta Rac...
Urtero legez, Ibarrurin batuko dira Klasiko eta Racing Egunean parte hartuko dutenak. Kostaldetik txangoa egingo dute goizean. Trialeko motorragaz erakustaldia ere egingo dute
Auto klasikoak Muxikako Ibarruri auzoan batuko dira bihar, V. Klasiko eta Racing Egunean.Saltsamendi Kultur Elkarteak antolatuta, 10.00etan emango diote hasiera egunari. Izan ere, ordu horretan batzeko deia egin dute antolatzaileek, Ibarrurin bertan. Denak batuta daudela, osteratxoa egingo dute kostaldetik. lehen geldiadia, baina, Gernika-Lumoko Ipar tabernan egingo dute. Bertan, mokadutxoa jateko aukera izango dute.
Lehen atsedena hartuta, Nabarnizerako bidea hartuko dute autoek; handik Ereñora joango dira, eta hondartzetatik buelta egingo dute, Ibarrurira bueltatzeko.
Bazkaria frontoian
Kostaldetik ordubeteko osteratxoa egingo dute, gutxi gorabehera. 13:30ean, Ibarrurin bueltan direla, trialeko motorragaz egingo duten ikuskizunagaz gozatzeko aukera izango dute, Zamudio Racing taldeko Iñigo Lazaroren eskutik.
Ondoren, bazkaria jango dute Ibarruriko frontoian, eta parte hartzen dutenen artean Sparco basquet bat zotz egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horrez gain, eguerditik aurrera, auto guztiak erakusten jarriko dituzte.