Gernika-Lumoko Seber Altubeko ikasleen bisita izan du HITZAk. Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gela biek eskualdeko egunkariak Gernika-Lumon daukan erredakzioa bisitatu dute. HITZAk nola lan egiten duen ikusi ahal izan dute bertatik bertara. Papereko...
Gernika-Lumoko Seber Altubeko ikasleen bisita izan du HITZAk. Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gela biek eskualdeko egunkariak Gernika-Lumon daukan erredakzioa bisitatu dute. HITZAk nola lan egiten duen ikusi ahal izan dute bertatik bertara. Papereko produktuaren berri ez ezik, HITZAren webgunea ezagutzeko aukera ere eduki dute ikasleek: zer nolako edukiak jasotzen dituen (berriak, argazki galeriak, bideo-erreportajeak), eta beren intereseko albisteak nola bilatu, besteak beste. Gainera, talde lanean albisteak idazteko saiakera egiteko aukera ere izan dute gela bakoitzeko ikasleek. Argazki galeria, ikusgai: busturialdea@hitza.eus.