65 parte hartzaile II. Forutik-Forura BTT martxan
65 txirrindularik burutu zuten Forutik-Forura BTT martxa, domekan. Zapatuko eguraldi euritsuak ibilbidea gogortu bazuen ere, txirrindulariak gustura aritu ziren. Parte hartzaileei zirkuitua gogorra bezain polita iruditu zaiela azaldu dute Haitz Biribil...
65 txirrindularik burutu zuten Forutik-Forura BTT martxa, domekan. Zapatuko eguraldi euritsuak ibilbidea gogortu bazuen ere, txirrindulariak gustura aritu ziren. Parte hartzaileei zirkuitua gogorra bezain polita iruditu zaiela azaldu dute Haitz Biribil Elkarteko kideek. 09:30ean elkartearen egoitza paretik irtenda, Lumora igo, eta handik Errigoitira pasatu ziren. Ondoren, Errigoititik Busturira joan, eta hasierako leku berean amaitu zuten proba. Info+: busturialdea@hitza.eus.