Bermeoko Andra Mari elizako sua amatatu dute
Goizeko 11:00ak aldera piztu da sua, Bermeoko Andra Mari elizako berogailu gelan. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta eguerdirako dagoeneko kontrolpean zuten. Kalte materialak izan dira, eta ke handia sortu du suak.