Kolonbiako presidenteak Gernika Saria onartu eta eskertu du
Juan Manuel Santosek bere izenean, eta Kolonbiako gobernuaren izenean, eskerrak eman dizkie Gernika-Lumoko Udalari eta eta sarien epaimahaiari apirilaren 26an emango dioten sariagatik. Hala ere, agenda kontuak direla eta, Santosek esan du bonbardaketaren urteurrenaren egunean ez dela Gernika-Lumon izango. Hala, Bakerako Goi Mandataria den Sergio Jaramillo Carok jasoko du saria Santosen izenean.
Kolonbiako presidenteak Gernika-Lumoko Udalari helarazi dion gutunean azaldu du kolonbiarrak harro daudela urte askoan negoziazioetan aritu ondoren, azkenean bake akordioa sinatu dutelako eta 52 urteko gatazkari amaiera eman diotelako.
Santosekin batera, FARCeko buru Rodrigo Londoñori ere saria emango dio Gernika-Lumoko Udalak. Bai Santosi eta baita Londoñori ere, bakearen eta berradiskidetzearen alde egindako lana aitortu dura die Gernika-Lumok.