Emakumeentzako informatika ikastaroan izena eman daiteke oraindik
Bermeoko Behargintzak emakumeei zuzendutako informatika ikastaroa antolatu du, Lanberri programaren barruan, eta izena eman daiteke oraindik. Ikastaroa, hain zuzen, informatika ezagupenak garatu nahi dituzten emakumeei zuzenduta dago. Besteak beste, honako hauek irakatsiko dituzte ikastaroan: sistema eragilea, Internet eta Intranet, informazioa nola bilatu, posta elektronikoa nola erabili, kalkulu orrien aplikazio informatikoak, tramiteak on-line nola egin…
Ikastaroa martxotik ekainera izango da, eta, guztira, 210 orduko iraupena izango du. Klaseak Bermeoko Behargintzan emango dituzte, eta, izena eman gura duenak Behargintzan bertan eman dezakete izena edo telefonoz deitu: 94- 617 91 90. Halaber, behargintza@bermeo.org helbidera mezua bidalita ere eman daiteke izena.