Seber Altube ikastolako Izar Arronategi saritu dute R.M. Azkue lehiaketan
10 eta 13 urte bitartekoen artean, olerkiaren alorrean jaso du lehen saria gernikarrak. Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako Elene Etxanizek aipamena jaso du maila eta alor bereanAurten ere, Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolat...
10 eta 13 urte bitartekoen artean, olerkiaren alorrean jaso du lehen saria gernikarrak. Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako Elene Etxanizek aipamena jaso du maila eta alor berean
Aurten ere, Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen duten Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarietan nagusitzea lortu dute bertoko gazteek. Hain zuzen ere, Gernika-Lumora joan da aurten sarietako bat, Seber Altube ikastolako Izar Arronategi Mugeta nagusitu baita 10 eta 13 urte bitartekoen artean, olerkiaren alorrean. Arronategik Zure beharra lanagaz lortu du lehen saria.Alor eta maila berean, gainera, Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako Elene Etxaniz Uribek aipamena jaso du, Muxu gaziak lanagatik.
Gainontzeko sariak Oiartzun, Ziburu, Irun, Azpeitia, Gasteiz, Beasain, Altsasu eta Mungiako ikasleek jaso dituztela jakitera eman du Euskaltzaindiak.
Aipatu sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu, eta horretarako antolatzen du urtero-urtero literatur lehiaketa. Bertan, Euskal Herriko neska-mutilek parte hartzen dute; aurten, esaterako, Arratzuko Barrutialde Institutukoak (1), Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolakoak (28), Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolakoak (1) eta Zaldupe eskola publikokoak (3) eta Lekeitioko BHIkoak (1) egon dira.
Guztira, 175 izan dira 2016ko lehiaketan parte hartu duten ikasleak, eta kopuru horri garrantzia eman dio Euskaltzaindiak, handia delako. Antolatzaileek zehaztu duenez, aurreko ikasturteagaz alderatuta, bikoiztu egin da parte hartzaileen kopurua 2015. urtean 88 parte hartzaile aurkeztu ziren lehiaketara.
Hala, literatura eremuko pertsona adituek osatutako epaimahaiak idazle gazte horiek «berritzaile izateko daukaten gogoa» nabarmendu du, eta, era berean, sariketara aurkeztu dituzten lanen kalitatea ere azpimarratu nahi izan du.
Urtero egiten den modura, bi genero saritu dituzte aurten ere: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzeko parte hartzaileek, halaber, bi mailatan banatuta parte hartu dute: A mailan batu dituzte 10 eta 13 urtera bitarteko gazteak, eta B mailan, berriz, 14 urtetik 17 urtera bitartekoak.