Lurgaiak landaketa sasoiko azken jardunaldia egingo du
Zapatuan landaketa sasoiko azkenengo jardunaldia egingo du Lurgaia Fundazioak, Undabason, Muxikan. Hala, bertan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.Aurrekoetan bezala, zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dituzte, baina hori egiteaz gain, bestelako ...
Aurrekoetan bezala, zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dituzte, baina hori egiteaz gain, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela aurreratu dute. Hala, esaterako, txorientzako kabi-kutxak jarriko dituzte zuhaitzetan, eta horrez gain, denboraldian landatutako zuhaitzei eta zuhaixkei babesleak jarriko dizkiete.
Lan horiek egiteko, 09:30ean jarri dute ordua, ohi bezala, Ibarruriko elizaren aurreko aparkalekuan.
Parte hartzeko izena eman behar da info@lurgaia.org helbidera idatzita edo 94-567 61 10 zein 606 14 18 37 telefonoen bidez.