'Lisipe. Borroka armatua eta kartzelak' liburua aurkeztuko dute bihar Bermeon
Sareginek Bermeoko Feministen Sareak antolatutako aurkezpena izango da biharkoa.
Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrietak idatzitako liburua da Lisipe. Borroka armatua eta kartzelak, eta Rodriguez bera izango da Bermeora hurbilduko dena liburua aurkeztera. 19:30ean izango da aurkezpena Herriko Tabernan.
Liburuan, hamalau pertsonen bizipenak kontatu dituzte egileek, gehienak emakumezkoak.