Emakumezkoen Ligan 2016-2017 denboraldiko azken aurreko jardunaldia izango dute jokopan asteburu honetan. Lointek Gernika Bizkaiarentzat ligako Malosteko azken partida izango da biharkoa.
Zaragozako (Aragoi, Espainia)
Mann-Filter taldea izango da talde gernikarraren zapatuko aurkaria.
19:00etan hasiko da zapatuko neurketa.
Naiara Diez taldeko kapitaina.
Naiara Diez kapitainak esan duenez,
zaleen babesa eskertzeko partida bikainagaz gozarazi gura dituzte, eta garaipena lortzea espero dute. Haren berbetan, denboraldi amaieran “edozer gertatu” liteke, eta “edonork irabazi” lezake. Zapatuan irabazteak taldeari “konfiantza” emango diola nabarmendu du.
Gainera, azken bi jardunaldiak galdu ostean, ligako etxeko azken partida irabazteko beharra du taldeak. Diezen ustez azken bi porrotek ez dute taldearen jokoan zertan eragin: “Garrantzitsua da zertan huts egin dugun argi izatea, berriro ez gertatzeko, baina orain gure
zaleen aurrean dugun guztia eman behar dugula pentsatu behar dugu”.
Astez aste, partidaz partida ahalik eta joko onena gauzatzen saiatu da talde gernikarra, eta ligako
bigarren defentsa onena duela erakutsi du. Hamabost garaipen daramatza momentuz.
Lointek Gernika Bizkaia Emakumezkoen Ligaren sailkapeneko hirugarrena da (Perfumerias Avenidaren eta Spar City Lift Gironaren atzetik), eta
play off-ak jokatzea ziurtatuta dauka. Hirugarren postua mantentzea da taldearen helburua.