Komunikazioan eta talde lanean trebatzeko ikastaroa emango dute
Komunikazioan eta talde lanean trebatzeko ikastaroa emango du Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak.Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, unibertsitate mailako zein erdi edo goi mailako lanbide-heziketako titulua daukaten 30 urtetik beherako l...
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, unibertsitate mailako zein erdi edo goi mailako lanbide-heziketako titulua daukaten 30 urtetik beherako langabetuentzako ikastaroa izango da; taldekideen artean komunikatzeko eta talde lanerako gaitasuna hobetzeko baliagarria izango da.
Hain zuzen, apirilaren 3an hasi eta 7an amaituko da ikastaroa, eta 09:00etatik 13:00etara gauzatuko dute.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek Lanbide Ekimenak zentrora bertaratu Alondegia kaleko 6 zenbakian edota bertako telefono zenbakira (94-625 57 58) deitu beharko dute.