Kanta kanta loruek biharko jarri du hitzordua
Udalaren kultur agendak joan den barikurako iragartzen bazuen ere, bihar batuko dira Kanta kanta lorue ekimenean parte hartzen duten abeslariak.
Gainontzeko hileetan egin bezala, 20:00etan batuko dira Goiko Plazan. Goiko Plazatik Torronterora joango dira. Ondoren, Aurrekoetxea, Intxausti, Arresi, eta Eskoikiz kaleetatik ibiliko dira kantu kantari.
Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileek, bermeotar kantuzale guztiak animatzen dituzte “eztarriak findu, umorez bete eta kantu taldean” gozatzera.