Ibilgailuen zirkulazioak Eako herrigunean duen eragina aztertuko dute domekan
Herrigunean ibilgailuen joan-etorriak duen eragina aztertuta, ibilgailuen zirkulazioa baretzeko neurriak aurkeztuko dituzte udal ordezkariek. 13:30ean plazan batuko dira.
Herritarren eta udalaren aspaldiko kezkari erantzunez, Donibane Enparantzari plaza itxura eman, eta oinezkoek leku gehiago izateko proiektua prestatu du udalak, eta proiektuari buruzko informazioa azalduko dute.