Hegaluze Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu dute
Proposamenak aurkezteko azkenengo eguna apirilaren 23a izango da. Irabazleak maiatzaren 19an jasoko du saria, Nestor Basterretxea aretoanArrain Azoka elkartearen babesagaz Itsuki Irratiak antolatzen du urtero Hegaluze Saria emateko ekitaldia, Arrain Az...
Proposamenak aurkezteko azkenengo eguna apirilaren 23a izango da. Irabazleak maiatzaren 19an jasoko du saria, Nestor Basterretxea aretoan
Arrain Azoka elkartearen babesagaz Itsuki Irratiak antolatzen du urtero Hegaluze Saria emateko ekitaldia, Arrain Azokako egitarauaren baitan. Aurtengoa, Hegaluze Saria banatzen duten 21. aldia izango da, eta zabaldu dute proposamenak aurkezteko epea.Hegaluze Sariagaz ekintza puntual bat edo jarraipen profesional bat saritzen dute, Bermeoko herriaren izena zabaltzeagatik edo herriaren alde lan egiteagatik. «Saria pertsona, erakunde, elkarte, entitate, enpresa edo proiektu bati ematen zaio, eta arlo guztietako ekintzak saritzen dira», azaldu dute antolatzaileek. Saria, beraz, irekia da; kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia… arloko jendea saritzea posible da.
Hiru bide aurkezteko
Irabazlea epaimahai baten bidez aukeratzen da, eta irabazleak maiatzaren 19an, barikuan, jasoko du saria, Nestor Basterretxea aretoan egingo den ekitaldian.
Proposamenak hiru modutara aurkeztu daitezke: posta elektronikoz (hegaluze@itsuki-irratia.net) edota gutunez Itsuki Irratira (Hegaluze Saria, 120 p.k-48.370 Bermeo) bidalita, edota zuzenean Turismo Bulegora eramanda. Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a izango da.
Proposamenekin batera, orri batean zergatiak idaztea eskatu dute antolatzaileek; hau da, zer dela-eta merezi duen pertsona horrek saria jasotzea.