Gure Esku Dago-k ekimenak egingo ditu Lekeitio, Amoroto eta Mutrikun
Lekeition galdera zehazteko azken bilera egingo dute etzi, kultur etxean. Mutrikun abestia grabatuko dute. Amoroton galdera zehazteko ekintza egingo dute etzi, frontoianJoan den asteburuan egin modura, asteon ere ekimenak egiten jarraituko dute Lea-Art...
Lekeition galdera zehazteko azken bilera egingo dute etzi, kultur etxean. Mutrikun abestia grabatuko dute. Amoroton galdera zehazteko ekintza egingo dute etzi, frontoian
Joan den asteburuan egin modura, asteon ere ekimenak egiten jarraituko dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikek. Oraingoan, lekeitiarren, amorotarren eta mutrikuarren txanda izango da. Zapaturako jarri dute hitzordua hiru herrietan.Mutrikun, esate baterako, maiatzaren 7ko galdeketara begira indarrak batzen jarraitzeko abesti bat egin dute. Eta hori etzi grabatuko dute, herriko talde eta norbanakoen laguntzarekin; 09:00etatik 12:00etara bitartean grabatuko dute abestia, Ame estudioan.
Galderak zehazteko
Bestalde, Lekeition hilaren 11n hasi ziren galdera zehazten. Lehenengo bilera hartan, bost galdera erabaki zituzten, eta haietako bat aukeratuko dute etzi, 11:00etan, kultur etxean egingo duten batzarrean; herritarrei bilera horretan parte hartzeko deia egin diete.
Amoroton, ostera, galderaren inguruko ekimen parte hartzailea egingo dute etzi eguerdian, frontoian. Aurreratu dutenez, arbel parte hartzailearen bitartez egingo dute ekintza. Horretan, herritarrek galdera proposamenak egiteko aukera ere edukiko dutela esan dute.