Esfortzu fisikoa neurtzeko mediku azterketak egingo dituzte Gautegiz Arteagan, apirilaren 3tik 7ra
Gautegiz Arteagako Udalak jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiaren kolaborazioagaz, unitate mugikor bat jarriko dute herriko plazan, apirilaren 3tik 7ra bitartean, herritarrek kirolari lotutako mediku azterketa egiteko aukera izan dezaten.
Hala, azterketa hori profesionaltasunez eta konfidentzialtasunez” egingo dutela jakitera eman du udalak. Halaber, proba “guztiz fidagarriak” izango direla azpimarratu du; izan ere, “gailu seguru eta erosoarekin eta baliabide tekniko egokiekin, kirol medikuntza arloko adituen eskutik” egingo dira.
Hain zuzen, azterketa hori egiteko erabiliko dituzten baliabideen artean egongo dira, esaterako, elektrokardiografoa, bizikleta ergonomikoa, desfibriladorea, gorputzekomedikun gantza aztertzeko gailua, malgutasun neugailua…
Kirolariek zein kirolari ez direnek baina beraien osasun egoera fisikoa ezagutu gura dutenek izango dute azterketa hori egiteko aukera, eta, horretarako, batzuek zein besteek izena eman beharko dute udaletxean, martxoaren 30a orduko.
Osasuna eta kirola batera joan arren, aisialdi osasungarria modu seguruan eta bakoitzaren gaitasunen arabera egin behar dela iritzita, aipatu zerbitzua erabiltzera gonbidatu ditu herritarrak Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek, “bakoitzaren ahalmena ezagutzeko eta kirola praktikan jartzeko aukera ona delako; betiere, osasuna errespetatuz”.