Bederatzi egun barru erabakiko du Busturialdeak. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera izango dute herritarrek hurrengo astean –apirilaren 2an–, eta Busturialdeko bizilagunak botoa ematera joateko eskatu du herri mugimenduak. Galdeketa egunerako
deia egin asmoz, prentsaurrekoa emango dute bihar Gernika-Lumon, 13:00etan, Merkurion. Hain zuzen,
botoa ematearen garantziaz kontzientziatu gura dituzte herritarrak, eta apirilaren 2ko galdeketan parte hartzeak duen garrantzia azalduko dute.
Iluntzerako, berriz,
pintxopotea eta kontzertuak antolatu dituzte. 19:00etatik 21:00etara, Juan Calzada kaletik egingo dute pitxopotea, Tuka-tukada batukadaren erritmora.
Kontzertuak Astran izango dira. Sueder, Dientes de Luna, Sarkor eta The Uski’s taldeak igoko dira oholtza gainera, 21:00etatik aurrera. Kontzertuak amaitutam Dj Tpr izango da girotzearen arduraduna. Sarrera 4 euro ordaindu beharko da. Gernika-Lumon bakarrik ez,
Arratzun ere jaialdia antolatu dute biharko. Eguerdi partean, Gure Esku?Dago
kantaren interpretazioarekin hasiko dute festa eguna, 13:30ak aldera. Ostean,
herri kirolei emango diete hasiera.
Bazkaldu ere elkarrekin egingo dute, kantu bazkarian. Jon?Naberanek alaituta, 15:00etan bilduko dira arratzuarrak mahaiaren bueltan (umeak 14:30ean). Bazkal
ostean dantza egiteko aukera izango dute, Obieta eta Esteibarren musikarekin.
Boto aurreratua. Bermeon, aldiz,
ekitaldia deitu dute
biharko. Lameran bildu gura dituzte herritarrak, 13:00etan (euria balitz, Taraskako arkupeetan).
Muruetan, herri jaia egingo dute domekan. Eguerdian, ume eta gazteek
herri kirolak praktikatzeko aukera izango dute, eta nagusiak
triki poteoan ibiliko dira. Bestalde, apirilaren 2an botoa eman ezin duenarentzat, Gure Esku Dago
aurretiazko botoak biltzen ari da. Bermeon, Gure Esku Dago-ren lokalean eman daiteke botoa, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Bihar , 10:00etatik 12:45era. Informazioa gura duenarentzat, aldiz, Bermeoko Gure Esku Dago-k mahaiak jarriko ditu domekan Mañu eta Almikan, 11:00etatik aurrera. Horrez gain, gogorarazi du gaur batzarra egingo dutela apirilaren 2an mahaietan eongo direnekin. Kultur etxean batuko dira, 19:30ean. Gernika-Lumon ere boto aurreratua emateko aukera izango dute herritarrek asteburuan. Gaur 19:00etatik 21:00etara egongo dira, Gure Esku Dago-ren lokalean. Bihar, berriz, 12:00etatik 13:00etara egongo da aurretizko botoa emateko aukera Gernika-Lumon. Errigoitin boto paperak etxez etxe banatuko dituzte, bihartik hasita. Gainera, herritarrek boto aurreratua emateko aukera izango dute bihar hasi eta apirilaren 1a arte. Azken astean bezala, Busturialdeko gainontzeko herrietan ere aurretizko botoak batzen ari dira.