Bermeorako suhiltzaile talde finko bat eskatu diote aldundiari
Bermeon suhiltzaile talde finko bat jartzeko eskaera egin dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari.Eta taldea osatzen den bitartean, beste alde batetik, Bermeoko Herri Babesa taldeak egiten duen beharra errazteko helburuagaz, aldundiari hurrengo ba...
Eta taldea osatzen den bitartean, beste alde batetik, Bermeoko Herri Babesa taldeak egiten duen beharra errazteko helburuagaz, aldundiari hurrengo baliabideen lagapena egitea ere eskatu dio udalak: hala nola, moto-bonba kamioi txiki bat, eskaladun kamioi txiki bat, lur orotarako ibilgailu arin bat eta ekipo autonomoak.
Bigarren aldia
Udaleko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak azaldu duenez, iazko martxoaren 21ean egin zizkioten aipatutako bi eskaerak foru aldundiari, eta, aurten, berriro luzatu dizkiote.
Izan ere, azken eskaera egin zutenetik udalerrian suagaz lotutako arazo gehiago egon direla gogorarazi du zerbitzuetako zinegotziak, azkena, otsailaren 21ean, Aurrekoetxea kaleko garageetan sutea piztu zenean.
Oraingoan, hortaz, aldundiak udalaren eskaera «erantzutea eta ontzat hartzea» espero du Ibarrolazak, «guztiz beharrezkoa baita».