Talde gernikarrak puntu bakarragatik galdu du IDK Gipuzkoaren aurka
Lointek Gernika Bizkaiaren eta IDK Gipuzkoaren arteko derbia 70-69 amaitu zen zapatuan. Partida ikusgarria jokatu zuten, giro ederra eta jokaldietan kalitate handia erakutsiz. Etxekoek gernikarrek baino hobeto jokatu zuten lehen zatian; bigarrenean, ge...
Hala ere, lehen laurdenaren hasierako minutuetan bi taldeak ez ziren fin ibili, eta 5 puntuko aldeagaz amaitu zuten lehen laurdena: 14-9. Hasierako minutuetan gernikarren jokoan oreka falta igarri zen, eta lehen laurdene- an Pinak eta Mokangok soilik lortu zituzten saskiratzeak.
Etxekoek eraginkortasun handiagoa erakutsi zuten, eta talde lan sendoagaz aurkariak gogor estutzea lortu zuten. Esaterako, bigarren laurdena amaitzeko bi minuturen faltan, 28-20ko markagailuagaz zeuden. Orduan heldu ziren Asurmendiren eta Armstrongen hirukoak.
39-28ko emaitzagaz ekin zioten hirugarren laurdenari. Etxeko taldeak sendo jarraitu zuen kantxan, baina Lointek Gernika Bizkaiak egoera zailenei aurre egiten dakiela erakutsi zuen, beste behin. Taldearengan konfiantza erakutsiz, donostiarrak presionatzen hasi, eta saskiratzeetan asmatzea lortu zuten.
Talde gernikarreko jokalariak suspertu, eta lehia amaitzeko hamahiru minuturen faltan, hiru puntuko aldea zeukaten (48-45). Hala ere, markagailua iraultzeko aukerak ez zituzten ondo aprobetxatu, eta akats horiei esker, etxekoek errenta handitu zuten: 53-47. Azken minutuetan defentsa indartzeko asmoz, Diez eta Llorente kantxara- tu zituen Lopezek. 60-50 markagailuagaz erasoan zein defentsan sendo jokatzea beharrezkoa zela bazekien entrenatzaileak. Emozio handiko partida amaiera bizi zuten zaleek.