Mikel Elgezabal nagusitu da Steelives triatloian
Ia urtebete lehiaketatik kanpo egon ostean, Mikel Elgezabalek Steelives triatloia irabazi zuen domekan Mijasen (Malaga, Espainia). Elgezabalentzat denboraldiko lehen proba izan da, eta gainera, haren ANB Urdaitri Motrivation taldea nagusitu da kluben a...
Ia urtebete lehiaketatik kanpo egon ostean, Mikel Elgezabalek Steelives triatloia irabazi zuen domekan Mijasen (Malaga, Espainia). Elgezabalentzat denboraldiko lehen proba izan da, eta gainera, haren ANB Urdaitri Motrivation taldea nagusitu da kluben arteko lehian. Gernikarrak 04:03:02 markagaz irabazi zuen. 23:01 denboran bete zuen igeriketa proba; bizikletan 02:15:58an egin zituen 80 kilometroak, eta 01:21:02ko denboran egin zuen 21 kilometroko lasterketa.