Epaileak atzera bota du Zulueta espetxeratzeko AVTk egindako eskaria
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota du AVTk eta Fiskaltzak Zulueta espetxeratzeko egindako eskaria. Epaileak ebatzi duenez, ez dago Zuluetak ihes egiteko arriskurik. Beraz, abokatuak baldintzapeko askatasunean jarraituko du, eta hamabo...
Atzo aztertu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 4. Salak AVT elkarteak egindako eskaria. AVTren eskaerari Jose Perals fiskalaren eskaria gehitu zitzaion. Zehatz esateko, AVTk eta fiskalak epaiketa egin arte Zulueta espetxeratzeko eskatu zuten, «berriro delitua egiteko arriskua» zegoela argudiatuta.
Bestalde, abokatuari babesa erakusteko plataformak joan den zapatuan egindako agerraldian Zuluetaren aurka «mendeku eta jazarpen asmoa» dagoela salatu zuen. Jone Goirizelaia Zuluetaren abokatuak berriro espetxeratzea «zentzugabekeria» litzatekeela adierazi zuen agerraldian.