Basurdeek ezin izan dituzte ordiziarrak etxeko zaleen aurrean garaitu
Euskal Ligan Gernika RTk 29-34 galdu du Ordiziaren kontra. Etxeko taldeak bigarren zatian lortu ditu puntu guztiak. Domekan Errioxaren aurka jokatuko dute, UrbietanGernika RTren eta Ordiziaren Euskal Ligaren partida 29-34 amaitu zen Urbietan, zapatu ar...
Euskal Ligan Gernika RTk 29-34 galdu du Ordiziaren kontra. Etxeko taldeak bigarren zatian lortu ditu puntu guztiak. Domekan Errioxaren aurka jokatuko dute, Urbietan
Gernika RTren eta Ordiziaren Euskal Ligaren partida 29-34 amaitu zen Urbietan, zapatu arratsaldean. Etxeko taldeak lehenengo zatian ez zuen ondo jokatu, eta bigarren zatian aldea murriztu arren, ez zen nahikoa izan Ordizia mendean hartzeko.Gernika RTko jokalariek azaldu dutenez, lehenengo zatian itxura «eskasa» erakutsi zuten. Zenbait lesioren eraginez, jokalari garrantzitsu askoren falta igarri zuten zelaian, eta hasi aurretik horretaz jakitun izanda, taldea burumakur aritu zen lehenengo minutuetan.
Gainera, partida hasi eta berehala, etxeko bi jokalarik min hartu zuten, bietako batek beranduago jokatzeko aukera eduki zuen, baina besteak min hartu zuen.
Ordiziarrak, ostera, indartsu hasi ziren, eta etxeko jokalariak nahi eta ezinean aritu ziren lehenengo zatian: ez zuten punturik lortu.
Hurrengoa ere etxean
Hala ere, bigarren zatian bestelako itxura eman zuen etxeko taldeak. «Dakigun moduan jokatu genuen, eta haiek beldurtuta egon ziren hainbat minututan. Partida minutu batzuk luzatu izan balitz, berdintzeko edo irabazteko aukera edukiko genukeen», azaldu du Lukene Uriarte kapitainak.
Bigarren zatian bost entsegu lortu zituzten basurdeek (horietatik bi transformatu zituen Leirek); Gartxik eta Nayukik bina entsegu egin zituzten, eta Libek beste bat.
Asteburu honetan ere Urbietan daukate hitzordua. Domekan errioxarren kontra ariko dira, 11:15etik aurrera.