TKE Ligaren 2017ko denboraldiaren egutegia onartu dute bazkideek
Ondarroak TKE Ligaren estropada hartuko du abuztuaren 13an. Galiziako Ares herrian eta Coruñako Riazor hondartzan ariko dira bogan, estreinakoTKEko bazkideak Bermeoko Arrantzaleen Museoan batu ziren zapatu goizean hamabosgarren denboraldiaren egutegia...
Ondarroak TKE Ligaren estropada hartuko du abuztuaren 13an. Galiziako Ares herrian eta Coruñako Riazor hondartzan ariko dira bogan, estreinako
TKEko bazkideak Bermeoko Arrantzaleen Museoan batu ziren zapatu goizean hamabosgarren denboraldiaren egutegia zehaztu eta erakundearen organoetako karguak berresteko.Hamazortzi estropadaren datak ezagutara eman dituzte, eta horietan lehena uztailaren 1eko VIII. Bilboko Bandera izango da. Momentuz ez dute argitu aurreko urteetan bezala ekainean Basque Country Bandera lehiatuko duten.
Azken urteetan modura, irailaren 17ko El Corte Ingles Bandera izango da egutegiko azkena (Portugaleten). Egun bat lehenago, Bermeoko Hiria 35. Bandera lehiatuko dute. Hain zuzen ere, bi estropada horietan jokatuko dira play off-ak.
Hainbat berritasun dakartza aurtengo egutegiak, esaterako, abuztuaren 13an Ondarroan lehiatuko dute. Uztailaren 15ean Coruñako (Galizia) Riazor hondartzan, eta biharamunean Ares udalerrian lehiatuko dituzte estropadak. Halaber, Santanderreko Sardinero hondartzara bueltatuko da aurten lehia.
Bestalde, emakumezkoen Euskotren ligaren denboraldia abuztuaren 20an amaituko dute Zarautzen.
Urtarrilean izendatu zuten Borja Rodrigo TKEren presidente, eta zapatuan hainbat kargu aldaketa onartu eta beste hainbat berretsi zituzten. Milioi bateko aurrekontua onartu zuten.