Lozate eta Moussa izan dira azkarrenak Gernika-Lumoko Duatloian
Moussak 0:56:23ko denbora egin du, eta Lozatek 1:07:42. Bestalde, Euskal Herriko zirkuituaren adin tarteko proban Inma Ruiz gernikarra eta Mikel Garate nagusitu diraGernika-Lumoko 22. Nazioarteko duatloia jokatu zen zapatuan, eta Euskal Herriko zirkuit...
Moussak 0:56:23ko denbora egin du, eta Lozatek 1:07:42. Bestalde, Euskal Herriko zirkuituaren adin tarteko proban Inma Ruiz gernikarra eta Mikel Garate nagusitu dira
Gernika-Lumoko 22. Nazioarteko duatloia jokatu zen zapatuan, eta Euskal Herriko zirkuituko seigarren proba izan zen.Era berean, elite mailakoa Espainiako Txapelketarako puntuagarria izan zen, eta 81 atletek (16 emakumezko eta 70 gizonezko) parte hartu zuten.
Lehia estua egon zen gizonezkoen zein emakumezkoen lehenengo sailkatuen artean.
Gizonezkoetan Karich Moussa izan zen azkarrena, 0:56:23ko denbora eginez. Zortzi segundoko aldea atera zion Urko Herran bigarren sailkatuari (0:56:31). Helmugara hirugarrena iristen, berriz, Roberto Mohedano izan zen (0:56:31).
Emakumeen artean, Irene Lozate izan zen lehena helmugara iristen, 1:07:42ko denbora egin zuen. 16 segundo beranduago iritsi zen helmugara Estefania Gomez (1:07:58). Eta hirugarren postua, berriz, Maite Arraizarentzat (1:07:59) izan zen. Segundo bateko aldea baino ez zion atera bigarren sailkatuari.
17:00etan atera ziren Pasealekutik elite mailako gizonezkoak, eta bost minutuko aldeagaz ekin zioten probari emakumezkoek.
Bestalde, elite mailako proba baino lehen, 15:00etatik aurrera, Euskal Herriko zirkuiturako puntuagarria zen adin tarteko duatloia lehiatu zuten. 156 pertsona (hamabost emakumezko eta 141 gizonezko) zeuden izena emanda.
Lehia horretan, emakumeen artean, Bilbaotri taldeko Inma Ruiz gernikarra izan zen lehena (1:13:03). 4 minutu beranduago sartu zen bigarrena, Miren Bergara (1:17:40), eta Beatriz Tijero izan zen hirugarren sailkatua (1:17:52).
Gizonetan, Mikel Garate izan zen azkarrena (1:00:21); haren atzetik sartu zen Jokin Sudupe (1:00:28), eta helmugara iristen hirugarrena izan zen, berriz, Aitor Manterola (1:00:28).
Pasealekutik irtenda, arineketan 5 kilometroko zirkuitua egin zuten lehenengo parte hartzaile guztiek, eta bi buelta eman zituzten Gernikan.
Jarraian, bizikletetara igota 20 kilometroko ibilbidea egin zuten. Gernikatik Arratzura egin zuten ibilbidea, eta Zarrabentatik Mendatara igo ostean, Gernika-Lumora jaitsi ziren. Txirrinduak utzita, proba amaitzeko, 2,5 kilometro korrika egin zituzten herrigunetik.